HISTORIA

ZENBAIT DATU

BABESLEAK

HARREMANETARAKO

                                                         zenbait datu

San Sebastián Circuit Spirit-en laugarren edizioaren ibilbideak oraingoan ere ekarriko digu gogora 1923an Donostiako “Lasarte” zirkuitu automobilistan ospatutako lasterketen ondoren automobilen karabanak egiten zuen bidea.

Azken urteetan bezala, Gipuzkoa plaza ingurutik abiatuko gara, Aldundiaren jauregitik gertu. Handik, Lasarte-Oriara joango gara, 1923tik 1935 bitarte ospatutako lasterketen erdigunera. Garai hartan Gipuzkoak Europa osoaren arreta erakarri zuen eta motorraren munduaren topagune izan zen. Zirkuitu horren ibilbidean barrena lehiatu ziren, besteak beste, Caracciola, Stuck, Nuvolari, Varzi eta Chiron pilotuak edo Bugatti, Delage, Chenard Walcker, Alfa Romeo, Mercedes Benz eta Auto Unión markak.

Lasarte-Orian bisita egin ondoren, karabana Tolosarantz abiatuko da, 1844 eta 1854. urteen artean probintziako hiriburu izan zenerantz. Garrantzi historiko eta komertzial handiko hiribildua izan zen, Nafarroa eta Kantauriko portuen arteko pasabidea zelako. Garai on haietatik datorkio hirigune historiko baliotsua, hainbat estilotako eraikin eta monumentuek osatutakoa. Izan ere, hirigunea Oria, Araxes eta Berastegi ibaien bateratzean dago. Bertako Inauteriak Gipuzkoako zaharrenak dira eta Abesbatzen lehiaketa edo txotxongiloen nazioarteko jaialdia bezalako ekitaldiak dira, beste hainbaten artean, Tolosaldeako hiriburuaren erakargarri. Tolosak harrotasunez begiratzen du iraganera, baina jakin du garai berrietara egokitzen ere.

Gipuzkoaren barnealdeko paraje dotoreak zain ditugu. Altzo ezaguna da “Altzoko handia” pertsonaiagatik; Mikel Jokin Eleizegi Arteagaren goitizena zen, garai hartako pertsonarik altuena zelako, 2,30 metrorekin. Garaieragatik ikusgai jartzen zutelako egin zen ezagun, Europa guztian barrena ibili zutelako. Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzendutako Handia filmak pertsona horren istorioa du oinarri.

Amezketatik eta Abaltzisketatik pasa ondoren, Larraitzeko landetara iritsiko gara, Txindoki edo Larrunarri ikaragarriaren oinetara. Kondairak dio Mari edo Txindokiko dama Amezketako Irabi baserriko alaba zela eta bere amak madarikatu ondoren, deabruak haraino eraman zuenez, geroztik bertan bizi dela. Zaldibiatik eta Ordiziatik igaro eta Mandubiako maldak gainditu ondoren, Urrestillara iritsiko gara, han indarrak hartu eta arratsaldeko saioari ekin ahal izateko.

Bapo bazkaldu ondoren, rallyaren bigarren zatiari ekingo diogu. Hiru kilometro ondoren Azpeitira iritsiko gara, Gipuzkoaren erdigunera. Bertan dago Loiolako Santutegia, Jesusen Konpainia sortu zuen San Inazioren jaiotetxea, eta handik abiatzen denez Inaziotar bidea, bisita ugari jasotzen ditu. Burdinbidearen Euskal Museoa ere puntu interesgarria da herria bisitatzera hurbiltzen direnentzat.

Errepidean barrena paraje zoragarriak gozatu ondoren, karabana Zumaira iritsiko da. Gipuzkoako kostaldeko puntu dotoreenetako honetan, Urola eta Narrondo ibaiek bat egiten dute badian, eta itsaslabarren bidez itsasoraino iristen diren mendi berdez inguratuta dago; Itzurungo hondartzatik Debaraino ikus daitezke itsas gaineko haitz horiek. Itsasbeheran agerian geratzen da Flysh deituriko fenomeno bitxia.

Kostako bidea jarraituta, Getariara iritsiko gara, Juan Sebastian Elkano itsasgizonaren jaioterrira. Bertan dago Cristobal Balenciaga jostun ezagunaren museoa ere, bertan jaio zelako 1895eko urtarrilaren 21ean.  Guztiz berritzaileak izan ziren bere diseinuak eta horregatik da goi-mailako jantzigintzaren sortzaile garrantzitsuenetakoa. Gipuzkoako txakolinaren jatorri deiturari izena ematen dion herritik Zarautza egingo dugu. 2,5 km-ko hondartzak turista eta udatiar ugari erakarri izan ditu XIX. mendeaz geroztik, Espainiako Isabel II.a erreginak bertan finkatu baitzuen bere udako egoitza. Bertako olatuak ere ezagunak dira, eta mundu guztiko surflariak erakartzen dituzte.

Orio itsasora begira bizi da, horregatik du arrantzan eta arraunean tradizio luzea. Hirigune historikoak balio handia du, erdi aroko trazatua ia bere horretan mantendu delako. Eta trazatu horren irteeratik bideratuko dira autoak Igeldorantz, ibilbideak itsasoaren gainean eskaintzen dituen ikuspegi apartak gozatzeko.

Igeldotik Donostiako hirigunera jaitsi ondoren, helmugako parkera iritsiko gara, aparteko autoak iristeko zain egongo diren ikusle ugarien gozamenerako.

Rallyan zehar natura, arkitektura eta paisaiako elementu interesgarriak ikusteaz gain, egonaldi honetan gastronomia eta Donostiaren eta, oro har, Gipuzkoa guztiaren bereizgarri diren beste hainbat erakargarritasun gozatzeko aukera izango duzue. Michelin izarrak dituzten jatetxeak, barra goi-mailako sukaldaritzako pintxoz beteriko barrak tabernetan, erretegiak, sagardotegiak eta elkarte gastronomikoak... halako aukerarekin ez da zaila dastamenari gozatua ematea. Bertakoen adeitasunari esker biziki disfrutatuko dugu probintzia honetan emandako denbora.

                                         Zenbait datu