HISTORIA

ZENBAIT DATU

BABESLEAK

HARREMANETARAKO

                                                         hISTORIA

Donostiako Bigarren Erakustazokarekin batera hasi ziren, 1923an, Donostiako Automobil Zirkuituko lasterketa handi haiek. Automobilaren Aste Nagusia deitu zitzaion lehenbizikoari, kartel ofizialak dioskunez, eta uztailaren 21etik 26ra bitartean egin zen. Eduardo Lagarde ilustratzaile ospetsuak egin zuen probaren kartela. Europa osoaren aurrean jarri zuen ikusgai Donostia lasterketa hark.

Urte hartatik aurrera, hainbat aldiz egin ziren lasterketak Donostiako Automobil Zirkuituan, zeinari Lasarteko Zirkuitua deitzen zioten zale gehienek. Izan ere, Gipuzkoako herri horretan zegoen lasterketen irteera-lerroa eta helmuga.

1935eraino jarraitu zuten lasterketak egiten zirkuitu horretan (1931. eta 1932. urteetan izan ezik), eta ospe handia hartu zuten Europan; besteak beste, Espainiako Sari Handia, Europako Sari Handia, Donostiako Sari Handia eta 12 orduko Criteriuma egin ziren zirkuitu horretan.

1928an, VI. Automobil Zirkuituaren urtean alegia, "Donosti" autoa izan zen lasterketako ibilgailu pilotua. Donostian egin zuten, erabat, auto hura Garaje Internacional enpresaren jabeek, Mañerok eta Mendiburuk.

Beste zenbait auto-modelo ere ikusi ziren Donostiako Automobil Zirkuituko lasterketa haietan: Elizalde, Hispano Suiza, Nazzaro, Delaye, Ford, Talbot, Maserati, Bugatti, Alfa Romeo, Mercedes Benz, Auto Unión…Gidariei dagokienez, berriz, han ibili ziren Garnier, Almenar, Basterra, Belven, Satrústegui, Morel, Dubonnet, Nuvolari, Chiron, Varzi, Rosemeyer, Caracciola, Siena, Von Stuck eta beste zenbait pilotu ospetsu.

 

 

ORAIN, NAHI DUGU, BERRIRO, DONOSTIAKO AUTOMOBIL-ZIRKUITUAN (EDO LASARTEKOAN, HALA DEITU OHI BAITZAIO) IZAN ZIREN EKITALDI ARRAKASTATSU HAIEN ESPIRITUA.

                                          hISTORIA